Albisteak

 

Ane Legarretaetxebarria Arutenetxe Andrea, Fruizko Udaleko Alkatea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.e) artikuluak emandako eskumenak baliatuz,

Eusko Jaurlaritzak adierazitako "osasun Larrialdia" kontuan hartuta:

Bandoa

Honen bidez, jakinarazten dut, datatik aurrera eta berriro jakinarazi arte, honako prebentzio-neurria hartuko dela:

Fruizko udaletxera bertaratutako jendearentzako arreta eten egingo da. Arreta guztia telefonoz (946153210) eta posta elektroniko (udala.fruiz@bizkaia.org) bidez egingo da. Izapideak egoitza elektroniko bidez egin daitezke.

Herritarrei gogorarazten zaie naurri hau prebentziozkoa dela, eta azpimarratzen da oso garrantzitsua dela uneoro lasai eta tentuz egotea, gure errutina eta ohituretan.

Fruizko Udalak, uneoro, hartutako neurrien berri herritarrei jakitera emango dire.

Bandoa (PDF 133KB)