Albisteak

 

Fruizko udaletxean astelehenean, maiatzaren 25ean, hasiko gara aurrez aurreko arreta zerbitzua eskaintzen, gure ohiko ordutegian (09:00etatik 14:00etara). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da emailez edo telefonoz.

Honako hauek izango dute lehentasuna:

  • Ordua hartuta datozen pertsonak
  • 65 urtetik gorako adineko pertsonak

Aurrez aurreko zerbitzua jasotzeko, segurtasun neurriak hartu beharko dira. Horregatik, barruan ezin izango da, langileez gain, pertsona 1 edo 2 (laguntzailea baldin bada) baino gehiago egon.

Gainera, udaletxeko sarreran bertan, gel hidroalkoholikoa egongo da, eta sartzean, eskuak garbitu eta maskarila jantzita egon beharko da uneoro.

Oharra (PDF 262KB)