Errolda datu pertsonalen aldaketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udalerriko herritarren erroldan datu pertsonaletan aldaketa bat eska daiteke.

Errolda, administrazio aldetik, udalerriko herritar guztien bizileku eta etxea egiaztatzen duen erregistroa da. Estatuan bizi diren guztiek ohiko bizitokiaren Udalerriaren Erroldan eman behar dute izena. Herritarrak, berari buruz, Erroldan jasota dagoen informazioa ezagutzeko eta, zuzena ez denean, akatsak zuzentzea eskatzeko aukera dauka. Datu orokorren edo herritarren bizitokiaren datuen aldaketa egiteko beharrezkoa da datu berriek egiaztatzen dituzten dokumentazioa aurkeztea. Aldaketak egindakoan dagokion Ziurtagiri/Agiria jaulkiko da, herritarrak horrela eskatuz gero.

Baldintzak:

  • 16 urte baino gehiago izatea (bestela bere ordezkari legalak egin beharko du eskaera adin txikikoaren izenean).
  • Udalerrian erroldaturik egotea.

Izapide hau egiteko daskargatu daitekeen dokumentazioa:

 Aldaketa eskaera (DOC 48Kb)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Aldaketa-eskaera

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.fruiz.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Aldai Enparantza 5, 48116 Fruizn kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Fruizko Udaleko telefono honetara: 94 615 32 10.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.