Zer bisitatu?

Fruizko harrobiak 

Fruiztik Mungiara doan errepidea hartuz gero, herritik irten bezain laster eskuinera begiratzen badugu antzinako harrobiak ikusiko ditugu.

Harrobiko hormetan Irlandako Gigant Causeway edo Galtzada Erraldoiaren antzeko zutabe prismatiko bitxiak ikus daitezke. Hexagono-formako egitura honen izena zutabe-disjuntzioa da eta labak bere ibilbidea eteten duenean gertatzen da. Airearekin kontaktuan dagoen aldea arin hozten da eta horrela konbekzio-zelula hexagonalak sortzen dira.

Eztiorrazeek forma hexagonala edukitzeko arrazoi onak daude: “zelula” asko gainazal txiki batean sartu nahi ditugunean, hexagonoa da espazioa hoberen aprobetxatzen duen forma. Konbekzioarekin ere gauza bera gertatzen da. Beroaren ondorioz “zelula” asko gainazalerantz doazenean, zelulek hexagono-forma hartzen dute. Laba solidotu egiten denean, materiala konbekzio-zelulen plano geometriko erregular horietatik apurtzen da.