Zer bisitatu?

Salbatore eleiza 

Salbatore eliza erromanikoaren garaian fundatu bazen ere, bai hiru ataleko nabea eta bai atzealdeko dorrea XVI. mendekoak dira. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, sakristiak abside zuzenaren zati bat bildu zuen. Mende horretan, bestetik, M. Larreak nabea handitu eta gangaz estali zuen (1731). Hegoaldeko portada dugu tenpluaren merezimendu artistikorik handiena. 1200 ingurukoa da eta paralelismoak ditu Zumetxagako San Migelen (Mungia) eta Galdakaoko Andra Marin. Aurreratuta eta goratuta dago eta kanpoko kapiteletan "Jainkoaren bakea" eta "Jaunaren tregoa" daude irudikaturik. Dorrean hasten den atari perimetralak elizako bolumenak mailakatzen ditu.

Oso hurbil, Jesus Gurutziltzatuaren ermita dago. Koloma toskanarren gainean bermatutako atari tetrastiloa du. Kolomek murrruxka bat dute oinarri. Ehortzi aurreko egunetan gorpua erakusteko eta beilatzeko erabiltzen zen. Oraindik ere hilerriko kapera gisa erabiltzen dute eta, hain zuzen ere, handik sartzen da hilerrira.