Kirolak

 

Fruizko Udalak duela gutxi Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten beste udalerriekin batera (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka), udal horietako kirol instalakuntza eta zerbitzuen erabilpen eta gozamenerako hitzarmen bat sinatu du. Hitzarmen horren bidez, instalakuntza eta zerbitzu horien erabilpen eta burutzea ahalbideratu nahi zaie Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan erroldatuta dauden herritarrei, horretarako instalakuntzak kokaturik dauden udalerrian indarrean dauden tasa eta prezio publiko berdinak aplikatuz.

Jakin ezazue zerbitzu hau eraginkortasunez emateko, Uribe Butroe Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duzuen udalerrietako biztanleok UBK (Uribe Butroe Kirolak) kirol txartela eskuragarri izango duzuela. Txartel horren bidez, biztanleok sinatzen duzuen edozein udalerrietako kirol instalakuntza erabili edo kirol ekintzatan parte hartu ahal izango duzue erroldatua izango bazinate bezala.

Txartel hori lortzeko Udaletxean honekin batera helarazten dizuegun eskaera orria aurkeztu behar duzue zuen NANarekin eta karneta argazki batekin batera.

Inprimakia deskargatu (PDF 28KB)