Euskara

EBPN 

Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako udalerriak udalerri txikiak eta euskaldunak dira.

Euskerearen normalizazino kontuetarako alkartu eta “Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako Udal Elkartea” osatu ostean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko konpromisoa hartu eben hiru udalek, 2003an.

Sasoi haretan 2004-2007 Plan Estrategikoa diseinatu eben eta lau urte horreetan euskerearen ondorengoetaratzeari, erabileari eta elikadurari begirako hainbat neurri eta ekintza egin dabez.

Orain, 2004-2007 epealdia amaitu dala, Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako Udalek plana beste lau urtez luzatzeko erabagia hartu dabe.

Aurton, hiru udalerriontzako bat bera izango dan 2008-2011 Plan Estrategikoa adostu eta onartu da. Eta horren ostean, udal bakoitzak udalerri bakoitzaren ezaugarri eta lehentasunak kontuan hartutako dauzan urtean urteko kudeaketa plana garatu dau (ikus. 2008ko Fruizko Kudeaketa Plana).

Bai “Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fikako 2008-2011 Plan Estrategikoa” bai Fruizko 2008ko kudeaketa plana diseinatzen laguntzeko euskera batzorde baten beharra ikusi da aurten Fruizen. Holan ba, 2007ko zemendiaren 8an, Fruizko Euskera Batzordea osatzeko lehenengo bilera egin zan Fruizen. Batzorde horretarako 17 lagun deitu ziran: alkarte, edade, eretxi eta jatorri ezbardinatakoak, herriko arlo guztietara heltzeko asmoz.

Fruizko euskera batzordearen lehenengo bilera horretara konbidatu ziran:
1.-Hiru elkarteetako lehendakariak: Maribi (Abesbatza), Juan Pedro (Kirkinitu) eta Lucio eta Jesustxu (Fruna).
2.-Javi Andikoetxea (futbol taldeko lehendakaria).
3.-Ines (elizako ardurea)
4.-Gazteen ordezkariak: Andere eta Gotzone.
5.-Auzoetako ordezkariak: Kontxi (Botiola), Rosa Mª (Batiz), Xabi Llaguno (Mandaluiz).
6.-Herrian enpresak/negozioak dabezanak: Oinatze (ogitegia), Egoitz- Anaitz(tabernariak), Hormaetxe (kamioiak).
7.-Gure herrira bizitzera etorritakoak eta ume txikien guraso diranak: Jone, Pablo eta Meritxell.