Kultura

Altxorraren Bila 

Aurkitu zeurea eta emon horren berri

“Liburutegia altxorrez beterik” ekimena urria eta azaroa bitartean egingo da, baina…

Zer egin behar da parte hartzeko?

  • Parte hartzaile bakoitzak (gutxienez) liburu bat irakurri beharko du hilean (bat urrian eta beste bat azaroan).
  • Irakurritako liburu horien FITXA BETE eta liburutegiko Saioari eman.

Eta horren ostean, zer?

  • Aurkitutako altxorren zerrenda egingo da eta udalerrian zabalduko da herritar guztiek aurkikuntzen berri izan dezaten.
  • Abenduaren 1ean (zapatua) jaitxoa egingo da parte hartzaile guztiekin eta opariak banatuko dira. 18 urte beteta dituzten parte hartzaileen artean

AFARIA ZOZKETATUKO DA !!!!

Animo!!!Joan liburutegira eta arakatu, arakatu bertako liburuen artean, altxor eder-ederrak aurkituko duzuez eta !!!

Oharra: Eskola zaharretako lanak direla-eta, liburutegia eskola zaharretako beste aldera pasatu da.

Informazio gehiago (PDF, 59,3Kb)